Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/05/25

kaleak berreskuratu hondoren Lizarrako gazteen oharra:

Hitzetatik, Ekintzetara!! kalea berreskuratuko dugu!!!

 

lizargazte — 2011-05-24 GTM 1 @ 15:53
 
Pasadan asteburuan, kalera atera ginen kalea gurea dela aldarrikatzeko. Asteburu osoan zehar, ostiralean hasita, Lizarra osoa propagandaz bete genuen, Udaletxeak orain dela 2 urte, gutxi gora behera, sortu zuen ordenantza munizipalaz informatzeko.

Pankartak, kartelak, pegatinak, eskuorriak... propagandarekin batera, larunbatean arratsaldeko 19:30tan, Nabarreria kalean kontzertu bat antolatu genuen desobedientzia gure bidea dela argi eta garbi oihukatzeko.
Kontzertua hasi baino lehen, ekipoa montatzen ari ginen bitartean, bi munipa agertu ziren baimenarik gabe ezin zela egin argudiatuz. Hasieran bazirudien ezingo genuela alde zaharra girotu, baina beraiekin eztabaidatu ondoren, eta gure jarrera tinko defendatu eta gero (kalea gurea da), ordenantza munizipalari buelta eman genion eta 3 orduz kalea berreskuratu genuen. Hau hasiera besterik izan da, hurrengo egunetan, asteetan, hilabeetan... beste ekintzak antolatuko ditugu, beraz etorri gaztetxera, zure ideiak plazaratu eta ekin lanari.
100_4282.JPG

GUREKIN JAI DUZUE!!! GORA GAZTERIA!!!