Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/05/17

Iralako Gazte Asanbladak prentsaurrekoa burutu du Gaztetxe baten beharra azalduz




Iralako gazteek orain dela 15 urte udalak Gaztetxea desalojatu zuenetik kale gorrian daudela salatu  eta lokal baten beharra dutela azaldu dute. Udalari autogestioan oinarritzen den konbenio bat hitzartzeko prest daudela ere esan diote.
Iralako Gazte Asanbladaren oharra:
Iralako gazteok, Gazte Lokala behar dugu. Gaurko prentsaurreko hau hemen egitea erabaki dugu, ez da kasualitate hutsa hemen egitearena, leku honek esanahi handia dauka Iralako gazteongan. Orain 15 urte hemen zegoen Txalet de Hiedra etxea, “gaztetxea”,  udaletxeak desalojatzea erabaki zuen eta orduko gazteak lokalik gabe, kale gorrian uztea; guri berriz eraikiko zutela esan baziguten ere, ikus daitekeenez plazan hutsune handia dago, ez baitago inolako etxerik beharko lukeen lekuan. Azkenean, auzo-etxearen ondoko lokal batzuk gure esku utzi zituzten. Hala eta guztiz ere, urte luzeak itxaron behar izan badituzte ere, Gazte lokaletik botatzeko; kale gorrian utzi gaituzte.
Hala ere hori ez da okerrena, okerrena da, Udaletxeak azaldu duen jarrera inmobilista, Konbenioa bukatu eta (orain) apurtuta omen zegoen aspalditik. Baina beraiekin biltzerakoan argi eta garbi esan ziguten ez dutela gurekin ezer adostu nahi.
Udaletxeak izandako jarrera honek, kezkatzen gaitu; bi arrazoi  nagusigatik: ez dituzte inondik inora gazteon behar izanak asetzen eta ez asetzeaz gainera, ez digute  gure modura lan egiten usten.  Udaletxeak ez du beren lan estilo eta korrontetik kanpo dagoen ezer onartzen; onartzen duten gauza bakarra eredu kontsumitzaile, patriarkatu eta autoritarioa da. Gure eredua, autogestioan eta asanblearismoan, oinarritzen dena, baztertzen dute. Erasotu eta kriminalizatu egiten gaituzte mamu instituzio hauetatik, hau zergatik, gazteak garelako? Ez gazteak garelako soilik, baizik eta auzoan inplikazioa dugulako eta Iralako auzoa eraiki nahi dugulako.

Horregatik, guk, Iralako Gazte Asanbladatik, berriz ere diogu, Autogestioan oinarritzen den konbenio bat hitzartzeko prest gaudela udalarekin. Guk auzoan eraiki nahi dugun errealitate berri hori sortzeko modu bakarra dela uste baitugu. Hau aurrera eramateko, proposamen bat kaleratuko dugu, auzoko eragile eta talde ezberdinekin adostutakoa.  Martxan jarriko dugun proposamen honek, auzoko beharrei erantzungo die, datozen asteetan idazteko eta zabaltzeko asmoa daukagu.

Azkenik, esatea besterik ez dugu, Iralako Gazte Asanbladatik lanean jarraitzeko gogoa eta indarrak ditugula eta erasoak eraso, konpromezua hartzen dugu auzoa eraikitzen jarraitzeko.


topatu.info