Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/05/11

Gaztetxeen inguruko ikerketa.

Kaixo guztioi!

Hurrengo hilabeteetan Euskal Herriko gaztetxeetan izaten ditugun harremanak generoaren ikuspuntutik aztertuko dituen ikerketa jarriko dugu martxan. Ikerketa aurrera eraman ahal izateko zuen parte-hartzea ezinbestekoa izango da.
Denok dakigunez gure artean ere joera sexistak egon badaude eta ikerketa honen helburu nagusia joera horiek ikustaraztean datza. Hau da, guztion artean gure espazioetan gauzatzen diren portaera sexistak identifikatu. Ikerkerta bukatzerakoan guztiok artean material batzuk sortu ahal ditugu gazte asanblada bakoitzari banatzeko gai honi buruz eztabaidatu, aztertu eta eraldatzeko pausuak emateko. Gauzak horrela, ikerketaren helburu praktikoa gai hau lantzeko baliogarria izango den material hori sortzea da.
Printzipioz, ikerketan alde teorikoa lantzeaz gain, honako pausoak ere emango ditugu:
  • 2 eztabaida talde. Eztabaida talde bakoitzeko 6 pertsona behar dira. Gaztetxe desberdinetakoak izan behar dira eta lurralde bakoitzetik behintzat pertsona bat egon behar da. Beraz, alde batetik, 6 neska eta, bestetik, 6 mutilen bila gabiltza. Lekua eta eguna zehazteke daude (zuekin batera zehaztuko dira).
  • 8 elkarrizketa. 6 neska eta 2 mutil behar dira (ikerketa taldea zuengana gerturatuko da ondo datorkizuenean).
  • 2 behaketa, 2 gaztetxeen urtemugan/gaztetxe egunean. Behaketa garatzeko ikertzailea egun horretara gerturatuko da. Besterik gabe, abisatu noiz den zuen ospakizunak.
  • Esperietzien bilaketa. Genero harremanak, feminismo, sexuari buruzko talerrak, dinamika, jaiak, eztabaida taldeak, jaurdinaldiak eta abar egin badituzue, informazioa pasatzea eskertuko genuke. Azken bi urtetan emandako esperientziak intersatzen zaizkigu.
  • Aurkeratutako 2 gaztetxeetan hilabete batez programazio kultura aztertu.
Parte hartu nahi baduzue edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzue bidali email bat edo deitu:
Horretaz gain, nahiago baduzue zuen asanbladetara hurbildu naiteke proiektua aurkeztera eta zuen galderak erantzutera arasorik gabe.
Nork egingo du ikerketa, nor da eta zein asmoarekin?
Pili deitzen naiz eta Bilboko Okupazio Mugimenduko kide bat naiz. Iaz jadanik Bilboko gaztetxeetan ematen diren genero harremanen inguruko ikerketa egin nuen eta aurten, dirulaguntza batzuk eskatu eta gero, Emakundeko beka jaso dut ikerketarekin jarraitzeko, baina oraingoan, Euskal Herri osora zabaldu nahi dut. Nire asmoa Euskal Herriko gaztetxeetako jendea ezagutu eta euren artean zelako harremanak mantentzen dituzten ikertzea da. Ikerketa egin ondoren, material batzuk osatuko ditut, gaztetxeetan gaia lantzeko eta gure artean harreman horizontalagoak edukitzeko intentzioz banatuko ditut.
Bukatzeko,
Aldez aurretik, mila esker!!
Pili