Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/05/16

Elkarretaratzea deitu du Gaztehgam-ek maiatzaren 17rako, PPren egoitza aurrean

 


 Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako mugimenduak, datorren asteartean maiatzak 17, arratsaldeko 19:30etan elkarretaratzea deitu du Alderdi Popularrak (PP) Bilbon duen egoitza aurrean. Heterofaxismoaren aurrean zirikatzeari ekiteko garaia dela adierazi dute. Sare Antifaxista ere atxikitu dela jakinarazi dute. 

Gaztehgam-en oharra:
Maiatzak 17, Gaztehgam-ek elkarretaratzera deitu egiten du heterofaxismoaren kontra, PPk Bilbon duen egoitza aurrean, arratsaldeko 19:30etan.
Maiatzarekin batera proiektu ausarta abian jarri genuen Euskal Herri osoan zehar, eta horren helburua ez goaz ezkutatzera: zirikatzera goaz! Heterofaxismoa aurpegi asko ditu gure jendartean: eliza katoliko kriminala du izena, OPUS DEI erakunde ultrakatolikoa; eskumako mugimendu neofaxistak; jokaera sexistak; genero binomio faltsuaz baliatuta gazteoi nortasun kontrolatua ezarri nahi digun sistema; eta nola ez, PP eta beraien atzean dauden eta “enemigos jurados de la patria” izendatu gaituzten Alderdi Popularra bezalako hainbat erakunde ultraeskuindarrak dira heterofaxismoaren aurpegiak. Manos Limpias, Dignidad y Justicia, España 2000, Falange… Homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurpegiak. Sexismoaren aurpegiak.
Gaztehgam-ek ez du ahazten, eta gazteei zuzentzen gara eurek ere ahaztu ez dezaten, Alderdi Popularrak beti oztopatu izan dituela sexu askapenerako edozein aurrerapauso eta agerian dela bere politika bakarra disidentzia sexualarekiko: asimilazioa edo marginalizazioa, determinazioz erantzungo ditugunak dudarik gabe. Ez goaz ahaztera diktaduran zehar frankismoak eragindako hilketak, torturak eta krimen guztiak, batez ere homofobiak, lesbofobiak, transfobiak edota edozelako sexismo motak eragindakoak, gaur egun justiziaren zain daudenak. Momentu honetan argi esaten dugu PP dela frankista horien guztien oinordekoa. Eta nola ez, bidegabekeria guzti horien artean eliza katolikoa egon behar…
Guzti horien aurrean Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimenduak dei egiten du deskonformetasuna, haserrea, salaketa eta disidentzia gaur eta beraien aurrean praktikatzeko, estatistikoki “normala” edota politikoki “egokia” dena mugatzat onartu gabe. Inork ezin duelako gure nortasunaren, sexualitatearen edo gorputzen gaineko eskumena aldarrikatu gu geuk ez bagara, eta hori da PPk eta bere sateliteak egin nahi dutena, bide horretan gazteri anestesiatua eraikiz. Euren dogma politikoa, bizi eredua, sistema patriarkal eta kapitalista kriminal honi asimilatzeko asmoz.
Beraz, bada ordua heterofaxismoaren aurrean zirikatzen asteko. Maiatzak 17, homofobiaren aurkako nazioarteko egunarekin batera, eta orain hauteskundeetan boskak eskatzen hari direla, arratsaldeko 19:30etan Bilboko 89. zenbakiko Kale Nagusira elkarretaratzera deitzen dugu bertan PPk duen egoitzan. “Homofobiari boskarik ez! Heterofaxismoaren aurrean ekin zirikatzeari!” lemapean.