Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/05/03

Alde Zahar Euskaldun baten alde jardunaldiak 7Katu Gaztetxean


MAIATZAREN 5 ETA 6an ALDE ZAHAR EUSKALDUNAREN ALDEKO JAURDUNALDIAK 7 KATU GAZTETXEAN!

Alde Zaharra, merkatal zentru hutsa izatetik haratago, bizirik dagoen auzoa eta euskaraz bizi nahi duen auzoa da. Gero eta handiagoak dira ordea gure hizkuntzari auzo honetan jartzen zaizkion trabak, batez ere azken honetan ematen ari den multinazionalen inbasioa dela eta. Alde Zaharrean argi daukagu ezin garela udaletxearen edota “auzoko merkatari elkartea”ren zuzendaritzaren laguntza edo ekarpenen zain egon, haiek aspaldi eman baitiote bizkarra euskarari.

Hori dela eta, auzoko euskaltzaleok Alde Zahar euskaldunaren aldeko jaurdunaldiak antolatu ditugu maiatzaren 5 eta 6ean. Aste honetan zehar ekintza ezberdinak burutzeaz gain, auzoko merkatariekin kontaktuan jarriko gara, auzoan euskararen erabilera bermatzeko gure laguntza eskeintzeko asmoz.


ALDE ZAHARREAN EUSKERAZ BIZI NAHI DUGU!!!


EGITARAUA
Maiatzak 5, 21:30etan: REVOLTA PERMANENT (Ezkerraldeko euskal rap gaztea)


Maiatzak 6, 22:00etan:

BERTSOREGGAERAP-a Gaztetxean!!!!!


· Bertsolariak: Ibon Ajuria & Gorka Ostolaza “potxis”

· Raperoa: Endika “la haine”(121 Crew)

· Musika: RotWailers

Animatu eta parte hartu!!!