Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/04/02

Urduñako Gazte Asanbladak 13. Gazte eguna ospatuko du apirilaren 9an

Urduñako Gazte Asanbladaren oharra:

Heldu da udaberria eta honekin batera Gazte Eguna iritsi da Urduñara. Apirilaren 9an, 13.urteurrena ospatuko du Urduñako Gazte Asanbladak eta gazteak kalera aterako gara festa giroan ospatzera.
Azken 4 urteotan kale gorrian egotera behartu gaituzte. Lokal ezaren arazoari irtenbidea emateko asmoz, Alkatearekin biltzeko nahia erakutsi dugu behin baino gehiagotan, baina ez dugu inoiz erantzunik jaso.
Gaztetxe baten beharra gero eta nabariagoa da eta egun honetan horren aldeko indarrak bildu behar ditugu. Gure ametsak antolatuz, ateak zabaltzeko garaia iritsi da!!
Apirilaren 9an, egun osoko egitaraua prestatu dugu eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Herri honetan gazteak ere bagaudela eta zeresana dugula aldarrikatuko dugu.
A! Eta gogoratu herria errespetatu eta txukun mantenduz gero, guztion onerako izango dela.

13. Gazte egunaren abestiaren videoklipa lotura honetan aurkitu daiteke:

http://www.youtube.com/Urdugazteak

http://topatu.info