Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/04/06

Jaion! ospatuko da apirilaren 16an Irunen




Irungo kaleetan zehar zortzigarren aldiz Jaion! festa burutuko da apirilaren 16an, eta Lakaxita gaztetxearen seigarren urteurrena ospatuko dute bertan.

Lakaxita gaztetxearen oharra:

Aurten ere Irungo kaleetatik izango da Jaion! Apirilaren 16ean kaleak koloreztatzen!
Hemen dator Jaion!!!Jaion 2004ean sortu zen Gazteak Bizirik!-en eskutik, Irungo kaleak okupatzeko helburuarekin egin zen jai giroko errebindikazioa. Kamioi baten gainean doan kontzertu ibiltari eta mezuz betea. Jai-errebindikazioaren arrakastaren ondorioz, 2005ean beste Jaion bat egin zen, eta honetan, orain Lakaxita Gaztetxea dena okupatu zen.

Oraindik jarraitzen dugu jai-errebindikazio hau egiten, bai kaleak okupatzeko asmoz, kaleak gureak ere direla ozen esanez, eta bai Lakaxitaren seigarren urteurrena ospatzeko asmoz. Urte batean Jaioneko lema izan zen hura berreskuratu nahiko nuke, honek deskribatzen baitu guztiz Jaiona zer den:

Kaleokupaziorenbidezkogizarteiraulketasortzaileetadibertidoa

Jaionaren 8. urtea eta Lakaxitaren 6. urtea den honetan, inoiz baino Jaion koloretsuagoa izatea nahi dugu, koloreen iraultza! Kaleak gureak direla oihukatuz, eta Lakaxita ere gurea dela oihukatuz, PUZTU LAKAXITA!!
Honetarako, 17:30tan Mosku plazan itxoiten zaitugu, handik aterako baita kamioia, The Iconoclash taldeak The clashen bertsioak eginez. Eta kaletik Lakaxita puzten goazen bitartean, Lakaxitara iritsiko gara.
Han jaiak ez dauka bukaerarik! Lehenengo, Munlet talde mendarotarra eta Iruñako Las culebras-ek joko dute, gure terrazan, eta afari goxo baten ondoren (gure betiko pisto zoragarria), Berrizeko Sermonds eta Meido bilbotarrek beraien emanaldiak eskeiniko dizkigute. Jaiarekin bukatzeko, dj göo! edukiko dugu pintxatzen, denok aldakak mugi ditzagun!!!

Moskun ikusiko dugu elkar!

PUZTU LAKAXITA!!!

Info+ lakaxita.org