Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/04/07

Erandioko Gazte Asanbladak 4 urte bete ditu

Erandioko gazte asanbladaren 4. urteurrena ospatzeko larunbatean egun osoko egitaraua antolatu dute eta honekin batera gazteentzako lokal baten falta salatu dute.


Badira lau urte Erandioko hainbat gazte antolatzen eta gure herriko gazteria berpizten saiatu ginela.
Asko izan dira azken urteotan sorturiko dinamikak, harremanak eta aurrera eramandako proiektuak.
Dena den, 4 urte daramatzagu gazteok gestionatutako lokalik gabe. Inoiz baino behar handiagoa dago herrian gazteok kudeatu eta gure ilusio eta indarraz bizi barik dagoen etxeren bat gure kolore eta irribarrez betetzeko.
4. urteurrena ospatzeko; apirilaren 9an Erandioko plazan goizetik eta gauerarte egitarau zabala prestatu dugu jaia eta aldarria bat egin dezaten.


EGITARAUA
  • 11:30 txupinazoa
  • 12.00 Umeen gunearen irekiera
  • 12:30 Gazte Olinpiadak
  • 14:30 Bertso-Bazkaria + Sorpresa plazan. (Sarrerak 6€tan La Plaza tabernan salgai)
  • 18:00 Poteo musikatua (batukada, trikiak, Dj…)
  • 21:00 Kontzertuak: UMORE TXARREZ eta ZIRKINIK BEZ ERROMERIA TALDEA

 Apirilak 9an Erandiora hurbildu!
Gazteok gurearen alde elkartu gaitezen, animo!!!