Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/04/15

Apirilaren 16an Matxinsaltoren aurkezpena egingo dute Bilbon

Matxinsaltoren aurkezpena egingo dute datorren larunbatean Bilbon. Ildo horretatik, hilaren 22an Soraluzen ospatuko den egunerako deia luzatu dute, eta poteoa, aurkezpena eta kontzertuak antolatu dituzte 7Katu gaztetxean.
Bilboko gazteen oharra:
Aupa gazte!!!
Inorrek galdetu dizu zer nahi duzun edota zer pentsatzen duzun? Are gehiago, zeintzuk diren zure ametsak edo desioak?
Gaur egungo sistemak gazteon ahotsa isilarazi nahian hamaika azpijoko erabiltzen ditu dagozkigun eskubideak ukatzeko, gure alternatibak desagertarazteko, gure hizkuntza eta hezkuntza zapaltzeko eta gure ametsak kartzelaratzeko. Hauek adibide batzuk baino ez dira, baina, EZ AHAZTU!!! Horiek guztiek aurpegi berbera dute: kapitalismo basatia!!!. Eta hau ez da abstraktoa bere aurpegiak baititu: alderdi politikoak, instituzioak, haiek ezarritako legeak…
Eta honen aurrean, zer egin dezakegu? Gu gara etorkizuna eta gaitasun osoa dugu gauzak alda daitezkeela frogatzeko. Guztion lanarekin, bakoitzaren aportazioarekin, gazteri berri bat sortzen ari gara. Ez dugu itxoingo, ez diegu utziko gure erabakiak hartzen, ez diegu utziko gu manipulatzen. Beraz, zure ahotsa, guztion ahotsa entzun dadin… altxau eta aurrera, gazte!!!
Euskal Herriko gazte guztiok apirilaren 22an Soraluzen elkartuko gara. Egun horrek gure arteko harremanak sendotzeko zein alternatibak sortzeko aukera luzatuko digu, bera, gogotsu joango gara!!!. Baina aurretik, Bilboko gazteok beste hitzordu bat dugu: apirilaren 16an, 7 Katu Gaztetxean… 

MATXINSALTOREN AURKEZPENA!!!

21:00ean POTEOA
23:00ean AURKEZPENA + KONTZERTUAK
Etxean geratuko zara? Animatu eta parte hartu!!!

SALTOZ SALTO, GOAZEN MATXINSALTORA!!! GOAZEN SORALUZERA!!!


http://topatu.info/blog/2011/04/14/apirilaren-16an-bilbon-matxinsaltoren-aurkezpena-egingo-dute/