Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/03/16

[M-19] EH-EIRE ELKARTASUN EKIMENAK KORTXOENEAN!

Larunbat honetan, Martxoak 19, Euskal Herria eta Eireren arteko elkartasun
egun bat antolatu dugu.

Honetarako Pól Mac Adaim eta irlandako beste lagun bat gonbidatu ditugu
gaztetxera. Pól Mac Adaim 30 urte ditu eta BelFast-en bizi da. Bera
irlandarra izateaz aparte, musikaria da. 9 urterekin hasi zen mundu
honetan eta urteak aurrera joan ahal,a musika estilo ezberdinekin jolasten
ikusi du, hala nola: folk-a, apalache-ak, cajun-a, Rock-a, Soul-a eta
kontenporaneoarekin. Instrumendu ezberdinetan ere jakituna da: txilibitua,
irlandako flauta tradizionala, txilibitu baxua, armonika, gitarra
(akustikoa / bajoa), mandalina eta banjoarekin.

Egitaraua:

17:00tan Bideo emanaldia: BLOODY SUNDAY filmea.

Jarraian Hitzaldia Pol MacAdaim-en eskutik: IPAR IRLANDAKO GATAZKA.

Ondoren pintxoak.

20:00tan  Kontzertua: MUSIKA FOLK IRLANDARRA (Pol McAdaim eta irlandako
beste lagun).

Informazio gehiago:
http://grosekoga.net/2011/03/16/euskal-herria-eire-elkartasuna-dluthphairtiochta/