Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/03/30

Lau gazte kartzela zigorraren arrisku pean AHTren aurkako margoketak egiteagatik

Lau gazte kartzela zigorraren arrisku pean AHTren aurkako margoketak egiteagatik

Datorren martxoak 31an goizeko 10etan AHTearen aurkako hainbat pintaketaren harira, duela urtebeteko apirilaren 10ean Zizurretik aterarata burutu zen mendi martxa baten baitan, lau pertsona epaituak izango dira. Fiskalaren eskaera zeharo neurrigabekoa da: beraietako bati 24 hilabeteko kartzela zigorra eta 20 hilabeteko isun ekonomikoa, hau da x 9 € eguneko = 5400 € eta veste hirurei 20na hilabeteko kartzela zigorraz gain 18 hilabeteko isuna, x 9 € eguneko = 4860na €. Honetaz gain Zizurreko udaletxeari 3.600 €ko kalte-ordainaren ordainketa ere eskatzen zaie, eta guztira 34.000 €rainoko fidantza epaiketaren aurretik.
Probokazio eta iseka hutsa deritzogu epaiketa honi, AHTea bezalako proiektu bat inposatu nahi zaigunean erabateko informazio gabeziarekin – ez iritzi publikoari ezta ere zuzenean bere eraginak pairatuko dituzten pertsonei- inolako partehartze sozialik gabe eta edozein eztabaidarako eremu ukatua izan denean.
Proiektuarekiko aurkakotasuna duten talde eta pertsonek jendea proiektu honen eraginei buruz informatzeko beharra ikusi dutenean isilaraziak eta zentsuratuak izan dira. Adierazpen askatasuna erabat desagertarazia izan da. Hamaika kasu dira Iruñean bertan kartelak jartzearren isunez zigortuak izan direnak, mahai informatiboak jartzeko baimenak ukatu dira, Iruñea bera zein beste herri batzuetatik Gelditour kamioi informatiboari pasatzea bera ere galarazi zitzaion eta eskuorrien banaketa ere debekatua izan da Landabeneko merkatuan.
Mendi martxa informatiboek control iraingarriak jasan behar izan dituzte Arazurin jasan genuenaren gisakoak epaiketa honetako pintaketen aondorengo egunean zein Sakanan. Ez da manifestaziorik izan non bertaratu direnek ez duten kontrol polizial itogarririk pairatu behar izan.
Lotsagabekeri galanta deritzogu gure lurra txikitzea helburu dutenek, bide batez milaka milioi euro poltsikoratuz, gu kartzelara eraman nahi izateari inori kalterik egiten ez dioten pintaketa batzuen erruduntzat jota.
Salatu nahi dugu aldi berean NaBaik agintzen duen Zizurreko udaletxearen jarrera zeinak 3.600 €ko aurrekontua egin duen lurrean margo zuriz eginiko pintaketa batzuen garbiketa, eskaera fiskala neurrigabe igotzea ahalbidetuz.
Eskaera fiskal hau erabat neurrigabetzat jotzen dugu, antzerako kasuak falta bezala izendatuak izan direnean, eta inondik inora delitu bezala. Sinetsita gaude honen ostean arrazoiketa erabat politikoa dagoela eta bere helburu nagusia eraikuntza lanak hasi baino hilabete gutxi lehenago jendea beldurtu eta uxatzeko zigor bat ezartzea baino ez dela, Nafarroako AHTaren aurkako lehendabiziko epaiketan.
Beraz, deia luzatu nahi diegu aurkari guztiei borrokan jarraitzeko eta agintarien horrelako azpijokoen aurrean kikildu beharrean, indar handiagoz eta gogoz ekiteko euskal Ya eta nafar korridorea geratu arte. Honen harira, “AHT Nafarroan, hasi baino lehenago geldi dezagun” lemapean apirilak 2an Antoniutti parketik arratsaldeko 6etan aterako den manifestaziorako deia eginen dugu.
Azkenik, gonbidatu nahi dugu jendea martxoak 31an goizeko 9 t’erdietan Iruñeako epaitegiaren aurrean epaiketa-iruzur hau salatzeko egingo den elkarretaratzera. Bertan, epaituak izango garen lau pertsonok prentsaurrekoa emango dugu honen aurrean izanen dugun jarreraren berri emateko.