Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/03/02

GARAZIKO GAZTETXEAREN KANPAINA !!

Lokal baten xekatzen ari gira, Garazin Gaztetxe bat behar baitugu !

Martxoaren 12an, BEHORLEGIN
Arratsaldean, rock lehiaketa
Musikari ez direnentzat, rock star batzuen bilakatzeko parada!
Osatu lauko talde bat zure lagunekin (gitarra elektrikoa, gitarra apala, bateria, ahotsa), eta erakatsiko dauzuegu rock-a egiten!
Izenak emaiteko deitu Paxkal: 06 87 80 88 95
Gaueko 10etarik goiti, kontzertua!
- Erru Gabe (metal hip hop – Amaiur / Doneztebe)
- Willis Drummond (diska berriaren aurkezpena!)
- Moskorri (Garazi)

Martxoaren 19an, DONIBANE GARAZIN
Arratsaldeko 4etan, mintzaldia Herriko etxean
Zer da gaztetxe bat? Zein dira iparraldeko gaztetxeen egoerak ?
Iparraldeko gaztetxe desberdinen parte hartzearekin

Martxoaren 26an, DONAZAHARREN
Arratseko 9 orenetan, elizan
SAKRATUA dantza ikusgarria
Leinua konpainiaren eskutik
Sarrerak salgai Donibane Garaziko turismo bulegoan

Apirilaren 2an, DONAZAHARREN
Baxe Nafarroako Gazte Eguna !
Garaziko gaztetxea, Aldaka gaztetxea, Bota gaztetxea, Donazaharreko gazteria eta Baigorriko gazte taldeak antolaturik
Merkatua, baskaria, poteo animatua, kontzertuak eta animaleko giroa!!