Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2010/12/31

SESTAOKO GAZTE ASANBLADAREN PROIEKTU KOMUNIKATIBO BERRIA!

Sestaoko Gazte Asanbladak proiektu berri bat jarri du martxan: "KARRIKAN" aldizkaria. Eta jada kalean da aldizkari honen lehenengo alea. Proiektu honek bi helburu nagusi ditu; alde batetik Sestaoko gazteei gazte asanbladak hurrengo hilabeteetan landuko duen jarduna hurbiltzea, eta bestetik gure herriko, Ezkerraldeko eskualdeko edo inguruko zenbait gaien inguruko gogoetak eta iritziak plazaratzea. Aisialdirako parada ere izango du aldizkariak.

Goza ezazue!



KARRIKAN
SESTAOKO GAZTE ASANBLADA